viernes, 25 de abril de 2008

Ariñoko ikasleak.ikt-ak hezkuntzan

komentatzeko puntu batzuk:
aurkezten den sistemaren oinarria zein da?
zergatik eduki dute (irakaslearen ustez) arrakasta gehiago IKTek herri txikietan.
ados ? autonomia sustatzen du.
zure ustez beste gaitasunik sustatzen al du?
irakaslearentzat lan gehiago?
zure ustez: alde onak eta txarrak

1 comentario:

mitxel-zena dijo...

bideoan ikusten denaren arabera, irakaskuntza mota honen oinarria informatika mundua da. Irakasleak bere azalpenak ematerakoan interneten aurkitutako informazioa erabiltzen du eta arbelaren ordez material honetaz baliatzen da. era berean, ikasleek ere ez dute arkatz "tradizional" eta koadernorik erabiltzen, lan guztiak egiten dituzte (klasekoak eta etxekoak) ordenagailu bidez.

irakasleak dioenez orain arte tarte zabalagoa egon da herri txiki eta handien artean informatika munduko ezagutzari dagokionez... eta beraz komenigarria da herri txikietan modu honetako proiektuak bultzatzea. Ni ados nago bretxa hori existitzen dela, baina ez nator bat honen arrazoiekin; nire ustez, herri txikietako jendea naturarekin lotuago bizi da eta beraz denbora gehiago pasatzen du kalean, mendian, plazan... herri handietako (ikasleak) denbora askoz gehiago egiten dute etxean sartuta eta normalean baita ere ordenagailu aurrean. Hori da nire ustez, herri handietako ikasleak arlo honetan aurreratuago egotearen arrazoia.

Autonomia sustatzeari dagokionez, ekilibrio bat topatu behar da. Bakarkako lana garrantzitsua da, baina baita ere taldeka lan egitea, eta agian irakaskuntza modu honek oztopatu egiten du talde-lana... beraz, autonomia sustatzen du baina horrekin batera indibidualizazioa sustatzen du, eta hori ez da egokia.

Irakaslearentzat antzerakoa da klasea modu honetan edo bestean ematea. Azken batean, kurrikulum batean oinarritutako ezagutzak transmititu behar dizkiegu ikasleei eta horretarako diapositiba batzuk erabiltzea edo arbelean azalpenak ematea antzerakoa da nire ustez.

Alde onak baditu, eta asko gainera baina nire ustez horrela lan eginda indibidualizazioa eta robotizazioa ekarriko diegu haurreri. Naturarekin lotuago egotea garrantzitsuagoa da nire ustez eta ez egun osoa ordenagailuan... Klaseko azalpenak emateko irakasleak ikt-ak erabiltzea ondo deritzot baina ikasleak horrela lan egitea ez dut ondo ikusten.