jueves, 22 de mayo de 2008

egunerokoa 08-05-22

Gaur lan praktikoa egiten hasi gara. Beñat eta biok gara taldekideak eta aprobetxatuz Beñatek bertsolaritza munduan duen esperientzia, pentsatu dugu lan didaktikoan hau sartzea. Powerpointaren lehen diapositibak egin ditugu baina Beñatek zeregin bat zeukan eta joan egin behar izan du. Beste egun baten geratu gara amaitzeko.

jueves, 15 de mayo de 2008

egunerokoa 08-05-15

gaurko saio teorikoan azterketaren eta ebaluazio moduaren inguruan hitzegiten egon gara. Erabaki dugu aurkezpenak ez egitea eta oso zentzuzkoa dela uste dut erabaki hau, ze bestela ere nahikoa aurkezpen+lan+azterketa daukagu. Gero, saio praktikoan power point batetan animazioa nola sartu ikasi dugu eta espero dut gero lanean aplikatzea ikasitako teknikaren batzuk. Honetaz aparte, inkesta anonimo bat bete dugu irakaslearen lana baloratzeko.

jueves, 8 de mayo de 2008

"ordenadores en el aula" artikuluaren komentaketa

Artikulu honetan komentatzen dena da gaur egun, alfabetizatzea ez dela soilik irakurtzen eta idazten ikastea. Horrez gain, alfabetizatze digitala ere eman behar dela. Hori argudiatzeko, europako aditu batzuek egindako adierazpenez baliatzen da eta LOE bezalako legeek gai honen inguruan duten trataera komentatzen du. Gaur egun LOE bezalako legeak arin zaharkitzen direla dio eta ikt-en munduak azkar aurrera egiten duela eta aurrerakuntza horrek hezkuntza munduan jarraipen zuzena izan behar lukeela dio.

bideoaren komentaketa

nire ustez bideo honek arrazoi osoa dauka. Teknologia berriak alperrik dira metodologia aldatzen ez bada. Hori da hemen ikusten dena. Praktiketan ikusi dudanarekin alderatuz, ni egon nintzen eskolan ez ziren asko erabiltzen teknologia berriak. Astean pare bat klasetan joaten ginen informatika gelara, baina hortik aparte, egunerokotasunean ez zen teknologia berririk erabiltzen.

viernes, 25 de abril de 2008

Ariñoko ikasleak.ikt-ak hezkuntzan

komentatzeko puntu batzuk:
aurkezten den sistemaren oinarria zein da?
zergatik eduki dute (irakaslearen ustez) arrakasta gehiago IKTek herri txikietan.
ados ? autonomia sustatzen du.
zure ustez beste gaitasunik sustatzen al du?
irakaslearentzat lan gehiago?
zure ustez: alde onak eta txarrak

ELURNET. formazioa eta garapena softwarean

http://www.elurnet.net/biltegi/data/files/Gure%20eskaintza/Katalogoa%20hezkuntza.pdf

jueves, 24 de abril de 2008