jueves, 22 de mayo de 2008

egunerokoa 08-05-22

Gaur lan praktikoa egiten hasi gara. Beñat eta biok gara taldekideak eta aprobetxatuz Beñatek bertsolaritza munduan duen esperientzia, pentsatu dugu lan didaktikoan hau sartzea. Powerpointaren lehen diapositibak egin ditugu baina Beñatek zeregin bat zeukan eta joan egin behar izan du. Beste egun baten geratu gara amaitzeko.

jueves, 15 de mayo de 2008

egunerokoa 08-05-15

gaurko saio teorikoan azterketaren eta ebaluazio moduaren inguruan hitzegiten egon gara. Erabaki dugu aurkezpenak ez egitea eta oso zentzuzkoa dela uste dut erabaki hau, ze bestela ere nahikoa aurkezpen+lan+azterketa daukagu. Gero, saio praktikoan power point batetan animazioa nola sartu ikasi dugu eta espero dut gero lanean aplikatzea ikasitako teknikaren batzuk. Honetaz aparte, inkesta anonimo bat bete dugu irakaslearen lana baloratzeko.

jueves, 8 de mayo de 2008

"ordenadores en el aula" artikuluaren komentaketa

Artikulu honetan komentatzen dena da gaur egun, alfabetizatzea ez dela soilik irakurtzen eta idazten ikastea. Horrez gain, alfabetizatze digitala ere eman behar dela. Hori argudiatzeko, europako aditu batzuek egindako adierazpenez baliatzen da eta LOE bezalako legeek gai honen inguruan duten trataera komentatzen du. Gaur egun LOE bezalako legeak arin zaharkitzen direla dio eta ikt-en munduak azkar aurrera egiten duela eta aurrerakuntza horrek hezkuntza munduan jarraipen zuzena izan behar lukeela dio.

bideoaren komentaketa

nire ustez bideo honek arrazoi osoa dauka. Teknologia berriak alperrik dira metodologia aldatzen ez bada. Hori da hemen ikusten dena. Praktiketan ikusi dudanarekin alderatuz, ni egon nintzen eskolan ez ziren asko erabiltzen teknologia berriak. Astean pare bat klasetan joaten ginen informatika gelara, baina hortik aparte, egunerokotasunean ez zen teknologia berririk erabiltzen.

viernes, 25 de abril de 2008

Ariñoko ikasleak.ikt-ak hezkuntzan

komentatzeko puntu batzuk:
aurkezten den sistemaren oinarria zein da?
zergatik eduki dute (irakaslearen ustez) arrakasta gehiago IKTek herri txikietan.
ados ? autonomia sustatzen du.
zure ustez beste gaitasunik sustatzen al du?
irakaslearentzat lan gehiago?
zure ustez: alde onak eta txarrak

ELURNET. formazioa eta garapena softwarean

http://www.elurnet.net/biltegi/data/files/Gure%20eskaintza/Katalogoa%20hezkuntza.pdf

jueves, 24 de abril de 2008

blogen aplikazioa hezkuntzan

egunkaria 08-04-24

gaur ere kokoteraino amaitu dut. Desesperatuta eta agobiatuta nago. ezin dut lagunen helbidea sartu, ezin dut blogean sartu dudan bideo bat kendu eta guztiz galduta nabil. Hau da gaur klasean egin dudana.

blogen aplikazioa hezkuntzan

jueves, 17 de abril de 2008

egunerokoa 2008-04-17

gaur erlojua jarri dugu gure blogean. klasean ezin izan dut egin eta beraz etxean bukatu behar izan dut. Google-ko kontua ez nuenez arazoak izan ditut baina azkenean helbide elektroniko bat zabaldu dut eta beraz horrekin egin ahal izan ditut aldaketak. 2008-04-17

jueves, 10 de abril de 2008

2008-04-10

gaur blog bat egin dugu. argazkia jarri diot eta elegante geratu da. etiketak jartzen, pertsonalizatzen... ikasi dugu. Aurrerantzean blog hau hobetzen joatea espero dut eta saio teorikoan iruditu zaidana baino errazagoa suertatu zaidala aitortu behar dut. Beste barik.

nire etxeko konexioa

nire herrian ez dago wifi ta horrelakorik. Bakarrik liburutegian, baina ezin dezaket joan bertara ze klaseko ordutegiak ez dit permititzen. Nire etxeko ordenagailuan ostera ezin dezaket bideo bat ikusi edo karga handia duen mezu elektronikorik deskargatu. oso oso astiro doa dagoen konexioarekin.

lehen sarrera

aupa! hau da nire lenengo sarrera blogean ta eztakit zelan osti funtzionatzen daben honek.